TXOZNA ZAHAR ETA TXOSNA BERRI
TXOZNAK
Txoznak, perdizio guneak zirela zioen herriko apaizak; deabruak berak gazteok bide zuzenetik hurrundu gintezen asmatutako tramankulo gaiztoak. Eta arrazoi zuen agian, zergatik ez onartu, deabruaren asmakizunekin gozatzea gustoko dugu; eta gainera, zer egingo lukete herrietako hainbat talde, elkarte eta kolektibok txoznek eskeinitako sustengu ekonomikorik gabe. Batzuen "perdizio" besteen "salbazio".
GENESIS
"A ze langileak diren euskaldunak!". Zenbat alditan entzun dugu lelo hau. Langileak omen gara euskaldunak, mundu aldrebes eta kupidagabe honetan bizi garen herrien artean langileenetakoak. Ala ere, urte luzeetan kristauek indarrez inposaturiko erlijio horren menpe bizi izan ez bagina, zihur naiz, igandea jai eguna izendatu beharrean asteko lan egun bakarra izendatuko genukeela euskaldunok. Horrela, juerga eta parrandarako denbora libre gehiago edukiko genukeen.
Gorputz garbiketa egiteko urtaro aproposa omen da udaberria. Neguko (gabonak, sagardotegiak, ihauteriak...) gehiegikerien ondoren beharrezkoa dugu barne garbiketa, nahiz eta lan honetarako denbora aurkitzea ez den batere errexa; aste santuko oporrak direla, elkartasun eguna, Herri Urrats, ondoko herriko kontzertua edota gaur lagunekin afaria dudalako beti parrandarako prest.
Udararen etorrerarekin nonahi topatuko ditugu herriko jaiak eta azken finean parranda egiteko aitzakiak (parrandarako aitzakiak? Nork behar ditu gaur egun).
ARRAZOI DUZU
Abuztua, itzalean 40ºC, egun nagusia herriko festetan eta tabernak? Leporaino. Masokarik masokena ere ez litzateke zulo ilun eta sargori horretan sartzen ausartuko. Droga mota desberdinen eraginpean jendeak, sentitzeko ahalmena galdua du iada. Izerdipean, bata bestearen ondoan pilatzen da, begirada galdua eta irrifarra ahoan.
Zertaz egiten du farre?
Odolean duzun alkohol maila ez da nahikoa oraindik, ez duzu zulo horretan sartzeko ausardia nahikoa. Eztarria lehor, edari miragarriaren bila zabiltza, jende artean. Herriko kaleak ezezagun zaizkizu, jende ilararen atzetik zoaz, erdi zorabiaturik. Burua altxatu eta jende artean txozna gunea topatu duzu. Bai!
Aize freskoa arimarentzat.
.jpg)
Berdin dio hurbiltzen zaren einean sudur zuloan nabari duzun kiratsak afaldutako xolomo errea, piper erreekin eta gazta (hau berriz gordina) burura ekartzen badizu. Berdin dio lurreko lokatzak (nolabait esatearren) kontrol polizial batek bainan traba gehiago jartzen badizkizu, berdin dio edaria eskatu al izateko ordu luzeak eman behar badituzu ere, berdin dio, zain zaudenean, ondoko astakirtenak kalimotxo katxia gainean botatzen badizu ere edota behin edaria lortu eta gero petrolioaren prezioan kobratzen badizute ere, berdin dio mirariz lortutako garagardoa (nolabait deitzearren) epela eta plastikozko edalontzian edan behar baduzu.
Gauza asko berdin izango zaizkizu bainan bada gauza bat pasatzen utziko ez duzuna. Pazientzia askoko pertsona zara, irekia, ezkertiarra, euskaltzalea eta internazionalista. Zure ama eta bizilagunaren txakurra maite dituzu, baita etxe atarian txisa egiten badu ere. Gauza asko jasan ditzazkezu baina hau gehiegi da. Ezin duzu gehiago eta ez duzu zure belarriak modu horretan torturatuak izan daitezen utziko. Azken 20 urteetan 20 miloi aldiz entzun dituzun kantu berberak entzungo al dituzu aurten ere?. Etxean inoiz entzun ez arren buruz dakizkizun letrak inguratu eta erasotuko zaituzte berriro ere? Musika ekipoaren kalitate txarra eta urte luzez sufritu duten zintek bat egingo ote dute berriro zure aurka? Ez mesedez. Ezin dugu gehiago.

mOLOTOFF iRRATIKO TXOSNA. oASI TXIKI BAT?
Txoznak dira zalantzarik gabe herriko jaiek duten txokorik erakargarriena (salbuespenak salbu). Zer esango dizuegu bertan inbertitutako diruarekin herriko talde eta kolektiboek urtean zehar egiten duten lan izugarriaz. Imaginatzen al duzu txoznetan hobekuntza txiki batzuk egingo balira. Goizero ur eta xaboi pixkat bota, komun publiko gehiago ingurunean, minutu batzuk pasa dekoratzen edota musika ekipo duin bat ipini. Asko eskatzea al da txoznetan musika baldintza minimoekin entzun al izatea? Eta zergaitik ez beste musika estilo batzuekin saiatu. Aniztasunean omen dago aberastasuna eta bakailuaz gain arrain mota asko daude itsaso zabal honetan.
ARITZ SOUND SYSTEM

Molotoff Irratiko txosnaren logoa. Marrazkia: Mikel Barreiro.
TXOSNAK
Zer lirateke Euskal Herriko jaiak txosnarik gabe? Imagina dezakezu? Izaera desberdineko elkarteen diru iturri eta finantziabide bezala sortu ziren eta, helburu nagusi hori mantentzen badute ere, eremu ekonomikoa gainditu eta edozein herriko festen ezinbesteko osagai bihurtu dira. Festaren parte garrantzitsu dira eta leku askotan, festaren arima. Baina, zerk egiten ditu horren erakargarri?
Abuztua, itzalean 40ºC, egun nagusia herriko festetan eta tabernak? Leporaino. Masokarik masokena ere ez litzateke zulo ilun eta sargori horretan sartzen ausartuko. Droga mota desberdinen eraginpean jendeak, sentitzeko ahalmena galdua du jada. Izerdipean, bata bestearen ondoan pilatzen da, begirada galdua eta irrifarra ahoan.
Zertaz egiten du farre?
Odolean duzun alkohol maila ez da nahikoa oraindik, ez duzu zulo horretan sartzeko ausardia nahikoa. Eztarria lehor, edari miragarriaren bila zabiltza, jende artean. Herriko kaleak ezezagun zaizkizu, jende ilararen atzetik zoaz, erdi zorabiaturik. Burua altxatu eta jende artean txosna gunea topatu duzu. Bai! Hori da behar duzuna! Aize freskoa arimarentzat!.
Berdin dio hurbiltzen zaren einean sudur zuloan nabari duzun kiratsak afaldutako xolomo errea, piper erreekin eta gazta (hau berriz gordina) burura ekartzen badizu. Berdin dio lurreko lokatzak (nolabait deitzearren) polizia kontrol batek bainan traba gehiago jartzen badizkizu.
Berdin dio edaria eskatu ahal izateko ordu luzeak eman behar badituzu ere, berdin dio, zain zaudenean, ondoko astakirtenak kalimotxo katxia gainean botatzen badizu ere edota behin edaria lortu eta gero petrolioaren prezioan kobratzen badizute ere. Berdin dio mirariz lortutako garagardoa (nolabait deitzearren) epela eta plastikozko edalontzian edan behar baduzu.
Gauza asko berdin izango zaizkizu bainan bada gauza bat pasatzen utziko ez duzuna. Pazientzia askoko pertsona zara, irekia, ezkertiarra, euskaltzalea eta internazionalista. Zure ama eta bizilagunaren txakurra maite dituzu, baita etxe atarian txisa egiten badu ere. Gauza asko jasan ditzazkezu baina hau gehiegi da! Ezin duzu gehiago eta ez duzu zure belarriak modu horretan torturatuak izan daitezen utziko. Azken 20 urteetan 20 miloi aldiz entzun dituzun kantu berberak entzungo al dituzu aurten ere?. Etxean inoiz entzun ez arren buruz dakizkizun letrak inguratu eta erasotuko zaituzte berriro ere? Musika ekipoaren kalitate txarra eta urte luzez sufritu duten zintek bat egingo ote dute berriro zure aurka? Ez mesedez. Ezin dugu gehiago.

Molotoff Irratiko txosnan musika egitarau zaindua :-)
HAIZE FRESKOAREN BILA
Imaginatzen al duzu txosnetan hobekuntza txiki batzuk egingo balira?.
Goizero ur eta xaboi pixka bat bota, komun publiko gehiago ingurunean, minutu batzuk pasa dekoratzen edota musika ekipo duin bat ipiniko balitz?
Bizitza osoa pasako ote dugu txosnetako bonbila zimel eta tristeei begira?
Metalezko panel zikiÑak, erdi kendutako pegatak eta kartel zaharrez betetakoak, txukunduko ote ditugu noizbait?
Noiz entzun ahal izango dugu txosnetan musika baldintza duinetan?
Gehiegi eskatzea ote da betiko kantuekin osatutako CD bildumak gau osoan bueltaka izan gabe musika jartzeaz arduratuko den zaleturen bat edukitzea?
Eta zuzeneko emanaldiak zer?
Badakigu txosna guneak ez direla baldintza onenak dituzten aretoak izaten. Oholtza txikiak, soinu ekipo kaxkarrak, haize eta euriaz babestuko gaituen egiturarik gabe eta orohar emanaldiak eskeintzeko azpiegitura kaskarra.
Eta kontzertuez gain beste zeozer antolatzen badugu?
Abeslari eta musika aukeratzaileekin osatutako sound systemak adibidez?
Antzerki esketxak, perkusio joleak, break dantzariak e.a.
Saiatu gaitezen eskeintza oparoa osatzen Eta musika estiloei dagokionez zer?
Estiloen aniztasunean oinarritutako egitarau txukuna osatzen saiatuko ote gara?
Aniztasunean omen dago aberastasuna eta rockaz eta bakailuaz gain arrain mota asko daude itsaso zabal honetan.

Molotoff Irratiko txosnaren magia :-)
ZORAMENERAKO EGUN ARRUNTA
Txosnak dira zalantzarik gabe herriko jaiek duten txokorik erakargarriena (salbuespenak salbuespen). Zer esango dizuegu bertan inbertitutako diruarekin herriko talde eta kolektiboek urtean zehar egiten duten lan izugarriaz. Ezin ahaztu, xoxik irabazi gabe, militantzia hutsagatik, jaiak lanean (izorratuta) pasatzen duten aurpegi anonimo horien lana. Txosnak montatu, edari horniduraz arduratu, instalazio elektrikoa, ura, turnoetan zerbitzatu, ahal den neurrian garbitu... Txosna arduradun izan zara noizbait? Gutxienez (eta gehienez) bizitzan behin bizi beharreko esperientzia da. Zoramenerako egun arrunta:
Arratsaldeko seirak. Begetal bat zara. Atzo gaueko parranda, goizean amaitu den hura, txikituta utzi zaitu. Gorputz osoa minduta duzu, ahoa lehor eta buruak lehetu behar dizu. Lurrazpian egon nahiko zenuke, etzan eta lo egin baina ezin duzu, bost festa egun dituzu aurretik eta txosna arduraduna zara. Latza izango da eguna lagun! Txosna zabaldu behar duzu eta ez dituzu giltzak aurkitzen. Turnoko jendearekin geratua zinen baina ez da inor azaldu. Polizi lanak egin beharko dituzu turnokoak non diren asmatu eta indarrez ekartzeko. Ezkerreko begia itxita eta oraindik nun zauden ez dakizula txosna garbitu behar duzu eta ez da lan makala. Bezperako gudak bazterrak zikin zikinak utzi ditu eta ur iturri ziztrin bat besterik ez duzu eskura.

Txosnan sartu eta bertan arnastutako baporeekin berriro mozkor zaude (mozkor egoteari noizbait utzi badiozu behintzat). Hau botagurea! Kamarak piztu eta edari botilekin bete behar dituzu. Eta gelak? Non arraio lortuko ditut orain gelak (gasolindegian agian?). Izerditzen hasia zara. Lasai. Eta kanbioak? Garraxi egiteko gogoak dituzu. Berriro eskean aritu beharko (eliza atarian agian?) Zure buruaz beste egin aurretik musika aparailua piztu ezazu eta behatzak gurutzatu; bafleetatik kea ordez soinua atera dadila mesedez. Musikak lagunduko zaitu lagun! Lasaitu zara baina ez pentsa amesgaiztoa amaitu denik. Konortea galdu arte drogatzeko gogoak badituzu ez ahaztu ordu gutxi batzu barru txosna itxi behar duzula.
Tarteka (10 minuturo): txosnatik pasa, turnoak (ondo) mantentzen direla ziurtatu, gainezka dagoen diru zorroa ustu (Jersey uhartea, Liechtenstein, Monaco, Liberia, Marshall, Nauru, Vanuatu...), zintzo aurpegia jarri eta falta den edaria, txanponak, basoak... mendigatu-negoziatu-borrokatu, kaÒeroak aldatu eta aldatzen ikasi-erakutsi, turnokoak ez diren era guztietako espezimenak extraditatu...
Ordua iritsi da. Indarrak nondik atera ez dakizula txosna itxi behar. Borroka latza izango da lagun! Animo. Kostata barrako frentean garaipena lortu duzu baina gizon fidel asko galdu dituzu, bakarrik zaude... Munizipalak datoz eta musika kendu behar duzu. Tabloiak ondo itxi baina kontuz zauritu gehiago izan gabe. Kutxako dirutza jasotzean gogoratu biharkoentzat kanbioak utzi behar dituzula. Eta gauza guztien gainetik gogoratu jendea zoriontsu izan dadin edari nahiko egon beharko dala bihar. Hobe horrela bada bestela...
ARITZ SOUND SYSTEM