ZUBIETA LANDABERRI IKASTETXEA

Info

Hip-Hop kultura ezagutarazteko eman ditugun txarla eta ikastaro asko, ikastola eta eskoletan eman ditugu, baita guk hazitakoetan ere :-) 

Zigor DZ-ak Landaberri ikastolan ikasi zuen txikitan eta bertara ere joan ginen, noski :-) 

Oraingoan Unai Muñoa bertsolariaren laguntzarekin...

Selektah-ren ongi etorri kartelak egin zizkiguten :-)


A ze nolako harrera egin ziguten! Nazioarteko musika izar haundiak bagina bezala jaso eta tratatu gintuzten. Ikastola, Lasarteko hipodromoa eta Zubietan errealak dituen futbol zelaien tartean dago eta oso espazio polita da, naturaz inguratuta. 

Unai Muñoa eta Zigor DZ euren magia erakutsiz :-)


Ikastolan, horrelako emankizunak eskaintzeko areto oso aproposa dute gainera. Bertara joan ginen trastoak muntatu eta txarla tailerra eskeini genien gaztetxoei. Gure ibilbidearen berri eman, hip-hoparen oinarriak azaldu eta dj eta skratx teknikak ezagutzeko ikastaroi txikia eskein genuen. 

Zigor DZ-ak skratx eta dj teknikak maixuki erakusten ikasleak adi dauden bitartean.

Eskerrik asko antolatzaile eta ikasle guztiei.