ARTIXTEN TOPAKETA 2007

0 urtea

2007. urtean lehen aldiz ospatu genuen ARTIXTEN TOPAKETA izeneko ekimena. Aurrez esan bezala, ezaguarri desberdinak zituzten artixtak gune amankomunean elkartzeko asmoa zuen. Lehenengo edizio honetan, Urbieta kalea okupatu genuen. Udaletxearen babesarekin, trafiko handiko kale hori jendearentzat bereganatu genuen, ordu batzutan behintzat. Eskulanak, graffitiak, breakdantza, musika estilo desberdinak, disko jartzaileen saioak, rock kontzertuak eta abar luzea. Egun ederra pasa genuen, ohikoak ez diren arte erakustaldiak kalera ateraaz.

 

Aurkezpena egitaraua

Kaixo guztioi! Zer moduz? 
Mezu honen bidez, urriaren 06ean (larunbata), Hernanin egin asmo dugun Artixten Topaketa izeneko ekimenaren berri ematera gatoz berriro ere. Hernani zein inguruko herrietan asko dira artearen adar desberdinetan diharduten lagunak. Izen famatuak eduki gabe ere, ordu asko eskaintzen diote maite dutena egiteari; musika dela, dantza, antzerkia, pintura, etab. Normalean, bakoitza bere aldetik dabil eta zaila da artearen adar desberdinetan dihardutenak batera ikustea. Artixten Topaketa deitu dugun honetan, egun batez, espazio berdinean elkartzea pentsatu dugu (bata besteari traba egin gabe noski). Horretan oinarrituko da Artixten Topaketa. Hernaniko Urbieta kalea egun osoz trafikoari itxi eta kalea bereganatuko dugu, `gure “arte lanak´ jendeari erakutsi nahian. Hiru gune desberdin antolatu ditugu: 


1- ESZENATOKI HANDIA 
Kalearen mutur batean eszenatoki handia jarriko dugu soinu ekipoarekin eta bertan zuzeneko emanaldiak eskainiko ditugu. Hauek dira orain arte konfirmatuta ditugunak: 

Morau (12:00) 
Andoni Tolosa Hernaniko kanta autore xelebrearen taldea da. Dagoeneko hiru disko kalean dituzte (Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin) eta laugarrena izango dena grabatzen aritu dira udaran. 2008 urte hasieran aurkeztuko dute. 

Kontzertuaren amaieran 
Dantza garaikidea taldea 
Hernaniko dantza garaikidea lantzen duen taldeak erakustaldia egingo du. 


Black Jiko (17:00) 
Raul Kubatarraren taldea. Euskal Herrian jamaikar doinuak lantzen dituen taldeetako bat da. Urte mordoa daramate eta nahiz eta oraindik diskorik kaleratu ez duten (maketa modura grabatutako hainbat kantu soilik) hainbat kontzertu eskaini dituzte dagoeneko. 

Ania (18:00) 
Hernaniko kanta autore gaztea da. Musika munduan denbora gutxi badarama ere dagoeneko arrakasta handiko kontzertuak eskain ditu. Dobera elkarteak bultzatutako Sortuz eta Sortuz disko bilduman parte hartu du (Orreaga 778, Afonia eta Waterpartys taldeekin batera). 

Impio (19:00) 
Hernaniko talde gaztea. Black Death Metal delakoa lantzen dute. 


2- KALEAN ZEHAR 
Urbieta kalearen luzeran ekitaldi desberdinak antolatuko dira. Kalea trafikoari itxita egongo da eta beraz jendeak lasai ibiltzeko aukera izango du. 


TTP taldea (musika eta margoaren performantza) (12:30-14:30) 
Musika eta artea, muralgintza nahasten dituen saioa da. Bi lagunen arteko lana da; batek, murala margotzen du eta bitartean, besteak musika jartzen du. Marrazkia inprobisatua izaten da, ez dute marrazki zehatz bat eramaten, momentuan bururatzen zaiona egiten du bakoitzak; musikarekin berdin. Denbora erdira (gutxi gora behera) musika jartzen ari zena, margotzera pasatzen da eta alderantziz. Honela, bion artean bi lan egiten dute, bat atmosferikoa (musika) eta bestea plastikoa (murala bera). 

ESKERRIK ASKO ZARAUZKO PIRU ETA PELI ri. Besarkada bana.

Graffitiak (11:00-20:00) 
Egun osoan eta Urbieta kalean zehar hamabi panel jarriko ditugu Hernani eta inguruko herrietatik etorritako gazteek espraiarekin duten trebezia erakutsi dezaten. 

 

---ARGAZKI GALERIA---


Break dantzariak (17:00) 
Hernani zein inguruko herrietako break dantzari gazteek gorputzarekin duten trebezia erakutsiko digute. Gorputza espresatzeko tresna bihurtuta. 
Musika aukeraketa: Aritz Sound System 

---ARGAZKI GALERIA---


Postuak 
Kalean zehar hainbat postu jarriko dira (kamisetak, telarekin egindako lanak, etab.) 


3- SOUND SYSTEM GUNEA 
Urbieta kalearen erdian dagoen kioskoan soinu ekipoa jarriko da eta bertan egongo dira: 

Disko jartzaileen sesioak 

Dj Prest (15:00-16:00) 
Dub, Breaks, Bass, Steps. 

Reggae Sound Systemak (Jah Inity Sound, etab.) 

Jah Inity Sound (16:00-17:00) 



(19:00-20:00) 
Rap abeslariak (Rapaula, Duran, etab.) 
Aritz Sound System 


Ekitaldiari buruzko informazioa: 

ZER: ARTIXTEN TOPAKETA 
Hernanin zein inguruko herrietan artearen inguruan (musika, dantza, antzerkia, literatura, eskultura, margolaritza, etab.) gauzak egiten dituzten lagunak elkartu. 

NOIZ: Urriak 06, larunbata. Goizeko hamaiketatik iluntzeko zortziak arte (11:00-20:00) 

NON: Hernani. Urbieta kalea (feria egiten den lekua). Trafikora itxita egongo litzateke eta gune desberdinak antolatuko lirateke (eszenatoki handia kontzertuetarako, kioskoa sesioetarako, etab). 
Eguraldi txarra egingo balu Atsegindegiko estalpean egingo genuke. 

Normalean bakoitza gure aldetik antolatzen ditugu gauzak; hau da, musika munduan ari garenak gure aldetik antolatzen ditugu kontzertuak, festak, etab. Ekimen honekin, arte diziplina desberdinak gune eta denbora berean elkartzea da asmoa (bata besteari trabarik egin gabe, noski). Parte hartzea librea izango da eta edozeinek parte hartu dezake (ez dago adin edo bestelako mugarik, gogoak izatearekin nahikoa izango da). Hori bai, eguna kaotikoa izan ez dadin, aurrez antolatuko ditugu guneak eta ordutegiak. Beraz, ekimen honetan parte hartu nahi duenak gurekin harremanetan jarri beharko du (ekimenean nola parte hartuko duen zehaztu eta behar duen azpiegitura (soinu ekipo, argi indar, margoak, mahaiak, etab) zehazteko. 

ESKER BEREZIAK EMAN NAHI DIZKIET EKIMENEAN PARTE HARTU ZUTEN GUZTIEI, ARTIXTA, LAGUNTZAILE ZEIN IKUS-ENTZULEEI.

 

---PRENTSAN HONELA AZALDU ZEN