Info
Elgoibarko herrian egin izan ditugu hainbat saioa. Ez da leku erraza izan gure doinuak zabaltzeko. Beti bezala, eskerrak eman behar dizkiegu antolatzaileei eskeini izan diguten babes eta maitasunagatik.
/KARTELAK/Elgoibar-Jaixak08.jpg)
Elgoibarko jaietan zegooen Gune Askeko egitarauaren kartela. Txosna gunea.
Gogoratzen dudanagatik, txosna gunean egin genuen saioren bat nahiko korapilatsua izan zen. Txosna guneetan horrelako erritmoak entzutea ez zen oso ohikoa eta batzuetan arazoren bat izaten genuen. Arazoa pertsona konkreturen batekin, normalean. Elgoibarko saioan zehar, gure ondoan elementu horietako bat izan genuen, zein musika jarri behar genuen etengabe aholkatzen (kakotsen artean) ziguna (bere gustuko kantuak jartzen ez bagenituen errekara botako gintuela ere esan zigun behin baino gehiagotan). Gure saioarekiko babesa adierazten zuen jendea ere bagenuen ondoan, zorionez.
Esker bereziak Miren Guillo Arakistain eta gainontzeko antolatzaileei. Zoragarriak zuek :-)
/ARGAZKIAK%20%20GALERIA/Elgoibar%20+%20MAisha%20(3).jpg)
Maisha Mc mikroan. Saioa ondo aterako zenaren garantia :-) Zientifikoki frogatuta :-)
Elgoibar herria bisitatu genuen beste behin, baina festa girotik kanpo eta Maisha Mc eta break dantzariekin batera, erreka ondoko plazan eskeini genuen saioa (arratsalde partean). Eguraldiak ez zigun lagundu baino saio txukuna atera zen.
/ARGAZKIAK%20%20GALERIA/Elgoibar%20+%20MAisha%20(2).jpg)
Maishak jendearekin giro ona sortzeko gaitasun berezia du.
Break dantzari fidelak ere, leku zailenetan aritzeko ere , beti prest. Egun horretan gurekin izan zirenak ez ditut gogoan. Barkamenak.
Eskerrik asko antolatzaileei.