Prentsa

PRENTSAN AZALDU ZEN

Kronika.net 

artixten topaketa 
Artistak elkarlanean, urriaren 2an
 
2010/09/23 - Osteguna 
Adar askotako artistak elkartuko dira urriaren 2an Herna�nin, goizeko 11:00etatik 19:00�etara, Plaza Berrin (txarra bada, Atsegindegin). Pintura, dantza, musika, an�tzerkia... arte-modua edozein dela ere, gonbidatuak daude parte hartzera, eta aldez aurretik izena eman beharko dute helbide honetan:?ixa74@hotmail.com. 

------- 
Kronika.net 

artixten topaketa 
Parte hartze irekia, larunbateko festan
 
2010/09/28 - Asteartea 
Artixten Topaketa egingo dute datorren larunbatean Plaza Berrin. Goizeko 11:00etan hasi eta gaueko 19:00ak arte, era bateko edo besteko artixtak elkartuko dira bertan, egun guztiko erakusketa eta festa egingo dute. Edozein ideia edo lan daukanak hartu dezake par�te, eta laguntza beharko b�a�lu (azpiegitura, mahaiak, ekipoak, materiala), aldez au�rre�tik abixatzea eskertuko du�te antolatzaileek. Helbide honetan egin behar da izenematea:? ixa74@hotmail.com. 

Lamiak taldekoen artea azalean. 2009ko edizioko argazkia.
---------- 
ARTIXTEN TOPAKETA GAUR 
Plaza Berri, artearen plaza 
Dantza eta kantua, irratia eta antzerkia, artista asko elkartuko dira, egun guztian, Plaza Berrin. 
2010/10/02 - Larunbata 
Goizeko 11:00etan hasiko da Artixten Topaketa, graffiti saioarekin. Plaza Berrin elkartuko dira gaur, Hernani eta inguruko artistak, urteroko festan. Denetik izango da, hasi dantza eta kantutik, eta irrati emanaldietaraino. Daddy Jeff-ek musika saioa egingo du, Selektah Kolektiboko abeslari izandakoak, 11:00etan baita ere. 

Funk dantza, 12:30etan; 13:30etan eta 14:30etan sesioak. 16:00etan antzezlana, Komuneko paperean, komuna, poesia eta musika lotuko dituzte, saio umoretsu eta artistikoan. 17:00etan Molotoff irratiko programazio berria aurkeztuko dute. Eta hortik aurrera bi kantautore izango dira: 17:00etan Josune, eta 18:00etan Aingeru.

Antolatzaileek jakinarazi dute, momentuan azaldu nahi duenak, aukera izango duela, parte hartzeko. 

Xabi Strubel, Dj Ura. 2009ko edizioan.
---------- 
Kronika.net 

artixten topaketak 
40 artista inguru, Plaza Berrin 

2010/10/04 - Astelehena 
Eszenatoki berria estreinatu du aurten Artixten Topaketak, eta jende asko inguratu da bertara, 40 artistak jarritako girora. Gra�ffiti, dantza, kantu eta antzerkia izan dira, eta baz�karitan denak elkartuta, izango dute elkarlan berririk, aurrerantzean.